2012/05/03

LANTZARTEKO TASATUTAKO ETXEBIZITZETAN BATZARRA



Berangoko Udalak Lantzarteko etzebizitzei buruzko galdeketa erantzun duten lagun guztiak daude gonbidatuta, maiatzaren 3an, Berangoetako kultur etxean izando den batzarrera. Saioa 19:30ean hasiko da ekitaldi aretoan. Egitasmoaren egungo egoeraren eta Udalbatzan ordezkaritza daukan Alberdi politiko bakoitzaren jarreraren berri ematea da helburua.
Ildo horretan, Alberdi bakoitzeko  bozeramailean ere gonbidatuta daude. 

2012/04/20

BIGARREN ESKUKO LIBURU AZOKA


Apirilaren 22an ospatuko da Liburuen Eguna Berangon. Jai eta jolaserako gunea bilakatuko da udal pilotalekua, haurrei protagonismo berezia emanez, beraientzat izango baitira jarduera gehienak. Egun osoan zehar, Bigarren Eskuko Azoka hartuko du frontoiak, salneurri sinbolikoak izango dituzte argitalpenek. Ekimen solidarioetara bideratzen da batutako dirua.

Haurren ludotekak puzgarrietan, bola-igeritokian, kulunkan zein bizikletetan gozatzeko aukera eskainiko die neskato-mutikoei. Gainera, tailer dibertigarriak izango dira eta mahaiak, aulkiak eta etxolatxoa jarriko dira, txikiek margotu edo irakurri dezaten. Gazteentzat, berriz, gidatze-simulagailuak eta bideo-kontsolak ipiniko dituzte, 12:00etatik 14:30era artean. Amaitzeko, haurrentzako dantzaldia izango da 18:30ean: “Parranda-tutiplen” ikuskizuna eskainiko du Azkona taldeak.

Apirila liburuen hilabetea denez, irakurzaletasuna sustatzeko eskaintza kulturala egon da udalerrian. Gauzak horrela, jarduera bereziak prestatuko ditu haur liburutegiak. Munduko Ipuin kontalarien saioari gehitu behar zaio hori guztia. Aipatu haur ikuskizuna –Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan– 21ean izango da, Berango Antzokian. Alexis Diaz Pimienta kubatarrak eta Mimi Barthelemy haitiarrak parte hartuko dute.

Hilaren 29an Afrikako Ipuinei txanda helduko zaie. Arratsaldeko 6etatik aurrera, Senegalgo narrazio sorta eskainiko du Lamine M’Bengue ipuin kontalariak, djembe eta balafon izeneko musika tresnen doinuez lagunduta.

2012/04/14

BERANGO ANTZOKIA

*Apirilak 14 – 19:00 – POESIA ERREZITALDIA. Sarrera: 3 €.
Poesia errezitaldia “No despertéis a la serpiente”, Orphenica Lyra taldea.
Percy Bysshe Shelleyren poesia eta Beethovenen musika zuzenean.

*Apirilak 15 – 18:00 – “LOLA” - UMEENTZAKO ANTZERKI-DANTZA
Calamar Taldearena. Dantza Garaikidearen Zirkuituaren barruan.
Andre zahar baten eta bere katuaren istorio dibertigarria. Sarrera: 3 €.

2012/04/13

ZALDI-PROBAK

Las pruebas de caballos “XII Memorial José Antonio Landa” se van a celebrar los días 14 y 16 de abril, a las 21,00 horas, en el probadero municipal de Berango. Organiza: Torrekolanda Herri Kirol Taldea.

2012/04/11

HAUR LIBURUTEGIA

LIBURUAREN ASTEA:

LIBURUTEGIA KALEAN ETA TAILER BEREZIAK

Apirilaren 16tik 20ra arte Ludotekak eta Haur Liburutegiak, euren egunerokotasuna aldatuko dute eta biak elkarrekin, jolas eta tailer bereziak egingo dituzte kalean.

ORRI-MARKATZAILE TXAPELKETA

Apirilaren 16tik 20ra arte, zuek egindako orri-markatzaileak Haur Liburutegian jasoko ditugu. Apirilaren 22an igandea, ikusgai egongo dira pilotalekuan. Zuen gustokoena bozkatzeko aukera izango duzue.Txapelketaren irabazleen izenak 23an jakinaraziko dira eta sari banaketa Ipuin-kontalariaren ondoren izango da. Adinaren arabera hiru kategoria egongo dira.

IPUIN-KONTALARI INTERAKTIBOA Maite Sanchezen eskuz

Apirilak 23, astelehena, 18:00etan, Berangoetako Kultur Etxean

IV. LIBURUAREN MERKATU SOLIDARIOA

Apirilak 22, igandea – Berangoko Pilotalekuan

11:00 - 19:00 Liburu erabiliaren salmenta solidarioaren VI. Merkatua ACOBI elkartearen alde. Liburu guztiak euro baten truke.

11:00 -14:00 Tailer bereziak adin guztientzat eta ludoteka mugikorra

18:30 HAUR BERBENA: AZKONA TALDEA “ Parranda – Tutiplen”

GOGOAN IZAN!

☼ LEHEN IRAKURLEEN EGUNAK: Hilabeteko bigarren eta azken ostegunetan, 3 urte bete gabe dituzten haurrentzat (beti heldu batek lagunduta egon beharko dira).

☼ GURASOAK LIBURUTEGIAN: Hilabeteko azken asteazkenetan, 1999 eta 2008 bitartean jaiotako haurren guraso zein arduradunek liburutegian egoteko aukera izango dute.

☼ GURASOAK IPUIN-KONTALARIA: Gurasoren bat animatuz gero, ipuin-kontalari aritzeko aukera izango da hilabeteko azken ostiraletan, aurretiaz liburutegiko arduradunari jakinarazita.

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 17:30etatik 20:00etara.

☼ 2000-2009 bitartean jaiotako haurrentzat sarrera libre eta doakoa

2012/04/07

BERANGO ANTZOKIA

Apirilak 8 – 18:00 – “KATU BAT PARISEN”. HAUR ZINEA euskaraz.
Neskato baten etxean bizi da katua, baina, gauez, lapurretan ibiltzen da.
Haurrentzat eginda egon arren, helduek ere gogoko izango dute. Doan.

DOCUMENTAL: "ZERUTIK ZUA DATOR"

Apirilak 7 – 19:00 – “ZERUTIK SUA DATOR” Dokumentala. Doan.

Gerra Zibileko bonbardaketei buruzko dokumentala. Aurten Bizkaiko

herri askoren aurka egin ziren bonbardaketen 75. urteurrena betetzen da.


2012/03/23

EMAKUMEAREN JARDUNALDIAK


*MARTXOAK 24 – 19:00 – ABESBATZA

“LA KANTORÍA” ABESBATZAREN EMANALDIA. Sarrera: 3 €.

Leioako Kontserbatorioko emakumezko gazteen Abesbatza.


*MARTXOAK 25 – 18:00 – IPUIN KONTALARIA.

APIKA taldearen “KLIK KLAK” IPUIN KONTAKETA. Doan.

Zereginen banaketaren gainean, 5 urtetik gorakoentzat.


*MARTXOAK 31 – 19:00 – KOTO EMANALDIA.

Yoshie Sakairen kontzertu errezitaldia. Doan.

Japoniako musika tradizionala joko du, Koto musika tresna erabiliz.

La Kantoria Leioako Musika Eskolako gazteen taldeak kontzertua emango du martxoaren 24an, Berango Antzokian. Hurrengo egunean, "Klik klak” ipuin kontalari saio dibertigarria eskainiko du Apika taldeak.

Programazioari hilaren 31n emango diote bukaera, Yoshie Sakai-ren
Japoniako musika tradizionalaren errezitaldiaren bitartez. "Koto" tresna
joko du Europa osoan kontzertuak eman dituen emakumeak.

2012/03/16

BERANGOKO EMAKUMEEN BIZIPENAK ESZENARA


Emakumeak izango dira martxoko kultur ekitaldien protagonista nagusiak.
Hilaren 17an “Heroínas de Berango” ikuskizunak iritsiko da eszenara,
udalerriko emakumeen kontakizunak oinarri bezala dituen lana. "Arauak
apurtu dituzten, beraien garaian aitzindari izan diren eta nahi dutena
egin duten emakumeak" ditu hizpide muntaiak. Arantza Iurre Getxoko
Antzerki Eskolako kideak azaldu duenez, "emakume ausarten erreferentzia
behar dugu eta horixe bera izan dira aipatutakoak guretzat".
Besteak beste, atsegin zutena egin zuten Rosa Vigiola eta Garbiñe Uribe
igaroko dira agertokitik. Biak ala biak automobil rallyetan aritu ziren
70eko hamarkadan. Josefina Mota ere ez da hitzordura faltako; beti jakin
minez, gerratik irten eta gaindipen pertsonalaren eredu bilakatu dena.
Bestetik, aldi berean ezkondu ziren Olague anai-arrebak gogoratuko
dituzte. Bitxikeria bezala, apaiza zen beste anai batek ezkondu zituen.
Getxoko eskolako “Dordoka la contracorriente” taldeak sortu eta
koordinatutako herri antzerki proiektua da. Aktore profesionalek,
herriko elkarteek eta norbanakoek parte hartuko dute. "Beraiez eta bizi
diren tokiaz hitz egiten den espektakulua osatzen dute", nabarmendu dun
Iurrek.
Aipatu duenez, "Berangoko emakume horietako batzuen lorpenetan oinarritu da". "Gure iraganaz ari den istorio bat sortu dugu, urte horietako laino zerratuan harrapatuta gera zitezkeen emakumeez: 70eko hamarkadako lehenengo urteez, hain zuzen. Baina, gogor ekinez, ura garraiatuz, kilometroak ibiliz eta amestuz, burua lainoaren artetik atera eta
bizitzea lortu zuten. Indarrez, ilusioz, ikasteko gogoz, bizitzea letra
larriz".
Hala ere, askoz ekitaldi gehiago hartuko dituzte hilaren 3an abiatu
ziren Emakumeen Jardunaldiek. Proiekzioak, eztabaidak, kontzertuak,
ipuin kontalariak, eta abar izango dira. Hilaren 15ean, “El vuelo del
tren” filma egongo da ikusgai Berangoetako kultur etxeko areto nagusian.
Pelikulari buruzko eztabaida ere izango du aipatu emanaldiak.
La Kantoria Leioako Musika Eskolako gazteen taldeak kontzertua emango du martxoaren 24an, Berango Antzokian. Hurrengo egunean, "Klik klak” ipuin kontalari saio dibertigarria eskainiko du Apika taldeak.
Programazioari hilaren 31n emango diote bukaera, Yoshie Sakai-ren
Japoniako musika tradizionalaren errezitaldiaren bitartez. "Koto" tresna
joko du Europa osoan kontzertuak eman dituen emakumeak.

2012/03/10

EMAKUMEAREN JARDUNALDIAK

*MARTXOAK 11 – 11:00 – Txirrindulari Martxa. Inskripzioak irteeran, Moreagan.

Berango – Urduliz – Sopelana (hondartza) - Berango

*MARTXOAK 11 – 19:00 – BERANGO ANTZOKIA –“Berango eta bere emakumeak”

Berangoko Emakumearen Elkartea eta ACADAE Elkartearen emanaldia. Doan.

Emakumeen jardueren erakustaldia eta Poesia Errezitaldia

DE BERANGO AL MUNDO

DESDE Berango al mundo entero y desde el mundo a Berango". Una de las estrofas que da vida a la canción Berangarra refleja el espíritu de un pueblo, plasma el orgullo de ser de Berango. Lo cantan a los cuatro vientos todos los que han participado en el primer disco del grupo de danzas y canto Simón de Otxandategi: desde vecinos anónimos, hasta la escuela municipal de música o el coro Santo Domingo de la parroquia de la localidad. Así, hasta llegar a 250 personas, que son las que han dejado su huella en este álbum de catorce canciones, que desde Berango esperan recorrer el mundo. Sin exagerar. Porque "enviaremos copias a nuestros amigos de otros grupos de Argentina, México, Rusia, Serbia, Escocia, Alemania, Polonia...", apuntó el director de Simón de Otxandategi, Iñaki González.

El grupo berangarra ha editado este disco que lleva por título Berango, como no podía ser de otra manera y que ya está a la venta en los comercios de la villa por un precio de 10 euros. Hay catorce canciones tradicionales en euskera y en dos de ellas -Berangarra y Berango- se brinda un homenaje a la localidad. "Una mañana de noviembre de 2010, nos reunimos una multitud de berangotarras para celebrar el día de Santa Cecilia de una forma especial, hicimos una fiesta y ahí fue cuando hicimos público que íbamos a sacar un disco. Ha pasado año y medio y, después de muchos ensayos, lo hemos conseguido. Es fruto de la voluntad de poner nuestro grano de arena en la enorme labor de transmitir las canciones vascas, las melodías y los sonidos propios de nuestro país y nuestro idioma. Esperamos que sea el primero de una larga lista", aseguró Iñaki González.

Berango, grabado en el estudio Tío Pete de Urduliz, ve la luz después de "los fallos, las repeticiones, los nervios, las risas, los enfados, el cansancio, la alegría...". Todo ello experimentado por las 250 personas: mujeres, niños, jubilados... "Felicidades en mayúsculas por lo que habéis logrado con este disco, que es unión, cuando estos momentos políticos, sociales, económicos hacen que eso sea prácticamente imposible. No hacemos más que pelearnos todos y por todo. Y por eso estoy orgullosa debido a los momentos que se han vivido durante esta grabación", destacó la alcaldesa de la villa, Anabel Landa.

2012/03/07

HAUR LIBURUTEGIA

2012ko Martxoa

☼Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 17:30etatik 20:00etara.

☼ 2000-2009 bitartean jaiotako haurrentzat sarrera libre eta doakoa.

HILABETEKO IRADOKIZUNAK:

● 10-12 urte

“Rita Estu eta Larri” (Valverde Tejedor, Mikel, 2011)

● 0.-6 urte

“Ametsek bi ama ditu ”

( Texier, Ophelie, 2011 )

● 6-8 urte

“Bat Pat Kirats doktorearen

mamua”(Pavanello, Roberto;

Gero, 2012)

MARTXOAREN PROGRAMAZIOA:

- ASTELEHENero: TAILERRAK arratsalde osoan zehar.

-Martxoaren 2, 7, 16, 23 eta 28an, Zinema (Euskaraz) 18:00etan Ekitaldi Aretoan.

GOMENDATUTAKO WEBGUNEAK:

- www.etxegiroan.com

- www.childtopia.com

- www.katxiporreta.com

BERRIAK!

-Martxoaren 4an :“ Antzerkia Live arts programme Ulisses“ Bambalina Teatre Practicable. Bastida Room Alhondiga . 8 Euro

www.portaldetuciudad.com

Martxoaren 3tik- 11ra Txiki tailerrak Guggenheim Bilbao Museoan „Asomarse al espejo“ 3-6 urteko umeentzat

-Martxoaren 8an ”Emakumeen Eguna”

-Martxoaren 11 an “Txiki Park” egun osoan Zallan

-Martxoaren 31an “El Mago de Oz Musikala” Arteria Campos Eliseos Antzokian , Bilbao. 9-16 Euro . Compañia Mundiartistas.

www.guiadelocio.com

GOGOAN IZAN!

☼ LEHEN IRAKURLEEN EGUNAK: Hilabeteko bigarren eta azken ostegunetan, 3 urte bete gabe dituzten haurrentzat (beti heldu batek lagunduta egon beharko dira).

☼ GURASOAK LIBURUTEGIAN: Hilabeteko azken asteazkenetan, 1999 eta 2008 bitartean jaiotako haurren guraso zein arduradunek liburutegian egoteko aukera izango dute.

http://lectomania.educared.pe/padres%20e%20hijos.jpg☼ GURASOAK IPUIN-KONTALARIA: Gurasoren bat animatuz gero, ipuin-kontalari aritzeko aukera izango da hilabeteko azken ostiraletan, aurretiaz liburutegiko arduradunari jakinarazita.

2012/03/02

ITXARTU ABESBATZAREN EMANALDIA


Algortako Itxartu Abesbatzaren emanaldia martxoaren 2an izango da, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Berango Antzokian. 1986an sortu zen José Luis Lejarza jaunaren zuzendaritzapean, euskal musika tradizioari eta polifoniari eusteko musikazale batzuk elkartu zirenean.

Aurrera egin zuen, ahots berriak sartu ziren eta 1996an abesbatza legez eratu zen, Itxartu Abesbatza izena hartuta, Teobaldo Guerrero jaunaren zuzendaritzapean. Itxartu Taldearen barruan dago eta 1997. urtean Bizkaiko Abesbatzen Elkartean sartu zen. Gaur egun, 35 ahots nahasiz osatutako abesbatza honen zuzendaria Jesus Andruejo jauna da.

BERANGO ANTZOKIA- 2012KO MARTXOA – AGENDA

MARTXOAK 2 – 20:00 – ABESBATZA

Algortako ITXARTU Abesbatzaren emanaldia. Doan.

MARTXOAK 3 - 19:00 – HITZALDIA

Hitzaldia: “Emakumea Euskadiko Arte Eszenikoetan XX. Mendean. Antzerkia”

Arantxa Iurreren hitzaldia. Doan.

MARTXOAK 4 - 18:00 – ZINE EMANALDIA ADIN GUZTIENTZAT

“EL DIARIO DE GREG 2. LA LEY DE RODRICK”. Doan.

Gregek bere anai nagusiari egin behako dio aurre.

MARTXOAK 8 – 19:00 – EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Antzerki komikoa: “YO QUE TÚ ME COMPRABA UNA HARLEY”. Doan.

Edozein momentu izan daiteke egokia aldaketak egiteko, 50 urte bete ondoren ere.

MARTXOAK 11 – 19:00 – “BERANGO ETA BERE EMAKUMEAK”

Berangoko Emakumearen Elkartea eta ACADAE Elkartearen emanaldia.

Emakumeen jardueren erakustaldia eta Poesia Errezitaldia. Doan.

MARTXOAK 17 – 19:00 – ANTZERKI EMANALDIA

“BERANGOKO EMAKUME HEROIAK”. Doan.

Berangoko emakume batzuen kontakizunetan oinarrituta.

MARTXOAK 18 - 18:00 – ZINE EMANALDIA ADIN GUZTIENTZAT

“ARTHUR Y LA GUERRA DE LOS MUNDOS”. Doan.

Martazardek unibertsoa menderatu nahi du. Arthurrek aurre egin beharko dio.

MARTXOAK 24 – 19:00 – ABESBATZA

“LA KANTORÍA” ABESBATZAREN EMANALDIA. Sarrera: 3 €.

Leioako Kontserbatorioko emakumezko gazteen Abesbatza.

MARTXOAK 25 – 18:00 – IPUIN KONTALARIA.

APIKA taldearen “KLIK KLAK” IPUIN KONTAKETA. Doan.

Zereginen banaketaren gainean, 5 urtetik gorakoentzat.

MARTXOAK 31 – 19:00 – KOTO EMANALDIA.

Yoshie Sakairen kontzertu errezitaldia. Doan.

Japoniako musika tradizionala joko du, Koto musika tresna erabiliz.

Sarrerak aldez aurretik hartzeko: Kultur Etxean.

Agenda posta elektronikoz jasotzeko eskaerak: euskara@berango.org

2012/02/28

III. BERANGOKO EMAKUMEEN

HERRI BAZKARIA

*MARTXOAK 10, 14:00etan FRONTOIAN

*Prezioa: 20

*Tikeak, martxoaren 2rarte, jaso daitezke Berangoko bi Kultur Etxeetan, eta Nagusien Etxean.

2012/02/24

DONOSTIAKO ORFEOIAREN MAGIA


Ostiral Musikalen hirugarren zita otsailaren 24an izango da, Donostiako Orfeoia luxuzko protagonista izango dela (19:00). Berangoetako Kultur Etxeko ekitaldi aretoan proiektatuko dira aipatu taldeko ehungarren zein 110. urteurrenak ospatzeko kontzertuak.

Anoetako estadioan zuzenean egin zuten grabazioa. Donostiako Orfeoiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan zuen lagun. Bestalde, aipagarria da errepertorioaren xarma, musika klasikoa ez den beste estilo batzuk gogoko dituztenentzat gozagarri: herri kantak ere hartzen ditu, Mikel Laboaren abestiak, Gutierrezenak, Olaizolarenak, eta abar. Victor Pablo Perez da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria eta Jose Sainz de Alfaro orfeoiarena.

Hirugarren ekitaldia dugu oraingokoa, aurreko biak harrera ona izan ostean: hurrenez hurren, 60 eta 100 lagunek parte hartu zuten. "Publikoaren erantzunak asebete gaitu", dio Juan Carlos Balerdik. Berarekin batera, musutruk lan egiten duten beste bort lagunek osatzen dute Grupo Pro Music taldea: Ignacio, Felix Lareki, Maria Jesus Bizkaia, Mertxe Basauri y Eva de Pablos.

2012/02/22

INAUTERIAK IRATXO ETA IPUINETAKO PERTSONAIEKIN


2012ko Berangoko Inauteriak iratxo eta ipuinen munduan oinarrituta egongo dira. Mila koloretako pertsonaiek lekua daukaten fikziozko unibertsoa otsailaren 25ean zabalduko da. Kalejira arratsaldeko 6etan abiatuko da Berangoetako kultur etxean, frontoira heltzeko asmoz.

Simon Otxandategi kalean barrena iratxoak eta parte-hartzaileen imajinazioak sortutako pertsonai sorta osoa ibiliko da. Neska-mutilak hilabete honetan arituko dira mozorroak prestatzen Ludotxikian. Apur bat nagusiago direnek, berriz, begiraleen laguntza izango dute Ludotekan eta Ludoklubean. Adinekoek ere prestaketa lanetan dabiltza, ilusio handiz, Nagusien Etxean.

Gauzak horrela, aurrekoetan bezala, adin guztietako lagunak batuko ditu segizioak. Auskalok girotuko du kalejira pilotalekura heldu artean. Bertan, D’Traka taldeak jarriko du umeentzako animazioa, adin guztientzako diskoteka hasi baino lehen.

Otsailaren 26an Simon Otxandategi taldeko dantzariak izango dira protagonistak, Zuberoako Maskarada interpretatuko baitute, zanpantzarrekin batera. Ohiko lez, 11:15ean abiatuko dira Lantzartetik, ordu bi beranduago Sabino Aranara heltzeko. Bertan, txikiek hartuko dute taldeko nagusien txanda, frontoian dantza erakustaldia eskaintzeko asmoz.

INAUTERIAK

OTSAILAK 25

18:00 Mozorroen kalejira Kultur Etxetik frontoiraino, Auskalo-rekin (iratxoak, burezurra, barraskiloa...)

19:00 Haurrentzako dantzaldia. "Marin eroa", D’Traka taldearen eskutik, frontoian.

20:00 Adin guztientzako diskoteka frontoian, 22:00ak arte.

Txokolatada izango da.

OTSAILAK 26

Zuberoako Maskarada eta zanpantzarrak. Ohiko lez, Simon Otxandategi dantza taldeak zeharkatuko ditu Berangoko kaleak.

11:15 Lantzarte auzoa

11:30 Axgane auzoa

12:45 Karabigane auzoa

13:15 Sabino Arana kalea

Ondoren, dantza erakustaldia eskainiko dute taldeko txikiek.

2012/02/17

GRUPO PROMUSIC de Berango
3º Viernes Musical en Berango
(video proyeccion y audicion)
Viernes 17 de Febrero del 2012
Sala de Actos de Berangoeta
19:00 horas
Programa:
Concierto del 100 y 110 aniversario
del ORFEON DONOSTIARRA