2009/01/15

7,5 hektarea irabaziko ditu Berangoko lursail industrialak

Landaida Goikoa industrialde berrirainoko sarrera Uribe Kostako korredorearekin lotuko da, hirigunetik pasatzen den trafiko astuna murriztuz
Jarduera ekonomikoak ostatuko dituen industrialde berria aurreikusten du Berangoko Hirigintza Plana Orokorrak. Arloak, 75.000 metro karratuko azalera izango duena, Ipar Arebeta eta Arene industrialdeen artean kokatuko da. Azpiegitura hauek lotuz gain, haien arteko komunikazioak hobetzeko balio izango du Landaida Goikoak biziko duen berkalifikazioa.
Orain, 15 hektareko azalera okupatzen du Berangoko lursail industriala, gehiena diktadura garaian planifikaziorik gabe eraikititako pabiloiei dagokiona. Ondorioz, zabaltzeko nahian dabiltzan enpresen handitzea eragozten dute zidorrak eta aldapa gogorrak. Horregaitik, arloen erabilerak, loturak baita sarrerak hobetzeko industrialdeen arteko beste industri arloa proposatzen du Planak.
Ipar Arabetako karga urbanistikoak Landaida Goikoako arlo berrira mugituko dira. Enpresen eta eraikiko diren pabiloien arteko errepidea sortzeko zubi bat eraikiko da, orain dagoen malda gainditzeko.
Larrabasterrarekin lotzen zuen errepide zaharrarekin dagoen lotura hobetuko du ere Plana Orokorrak. Orduz geroztik, hirigunetik industrialdeetara doazen kamioien kopurua gutxiagotu egingo da, industrialderainoko lotura orain bertan Uribe Kostako Korredoreaino doan irteera izango delako.
Industria garbiak eta beste jarduera ekonomikoak kokatzeko arlo zabala eukitzea hirigunean dauden zenbait enpresen mugitzea erraztuko daiteke.
Zenbait mekanika tailleren kasuan, aparkalekuak okupatzen dituzte Sabino Arana aldean.Anabel Landak, Berangoko Alkatesak dioenez, “industrialdeen antolatzeaz eta degradatuak dauden zenbait arloetara doazen errepideen hobetzeaz arduratuko da Hirigintza Plana Orokorrak”. Gainera, dokumentua aprobatu baino lehen, Areneko arloa hobetzeko Plana Bereziak begiztatzen dituen zenbait ekintzak martxan jarriko dira. Plana Berezia hau oraindik dago tramitutatu bitartean.

2008/10/20

Berangoko txikiek Euskadiko lehenengo jostetalde interaktiboa eukiko dute

'Smartus' jokuak mugimenduari bultzatzen dio, programa informatiko ludikoak eta hezigarriak sortzeko aukera umeei emanez

Udalak jadanik dauden jostaldeak berriztuz gain Santa Anan eta haurreskolaren ondoan eraikiko ditu beste bi

Berangokoak izango dira 'Smartus' jokuarekin jolastuko duten Euskadiko lehenengo umeak. Berangoetako parkean ipiniko den joku hezigarriak ordenagailu baten bidez lortuko du umeak kirola egitea urtearen amaieran. Sentsorez hornitutako baldosei eta beste elementuei konektatuta egongo da makina. Jokua dinamikoa da eta toki ezberdinak ukitzera bultzatuko die umeei, ordenagailuari erantziz. Jolas berrien asmaketak ere onartzen ditu 'Smartus'-ek.

Aisialdiko monitoreek ordenagailua erabiltzen eta haien ideiak jolas berri ezberdinetan moldatzen irakatsiko dizkiete umeei. Hauek oso ezberdinak izan daitezke. Matematikak, natur zientziak, musika, kirola, birziklapena eta abar bultzatzen dituztenak daude, adibidez. 

Gehienak ume danimarkarrak, holandarrak, alemaniarrak edo ingelesak asmatutakoak dira; joku berriak egiteko tresnak erraz deskargatu dituztenak, web orrialde batean sartu eta gero. 'Smartuz' jokua daukan beste herrialdeetara bidali daitezke asmatutako jokuak. Berangok ‘wi-fi’ sarea ipiniko du herrian, eta herriko edozein puntutik bidaltzeko prest egon izango dira txikiek sortutako jokuak. A Coruñan eta Léridan dago bakarrik ‘Smartus’ instalazioa estatuaren barruan. 

Umeen eta gazteentzako inbertsioak birkoiztuko dira laster beste ekintzekin. "Umeak dira korporazio honetako helbururik garrantzitsuenetariko bat. Horregaitik jostaldeak berrituko ditugu eta beste berriak eraiki", esan zuen Berangoko alkatesak, Anabel Landak. Aparailuak berritu egingo dira Berangoetako enparantzan. Ricardo Otxoa enparantza, aldiz, berriz ordenatuko da ume eta gazteentzako leku ezberdinak eukitzeko helburuarekin. Urte gehiago dituztenentzat futbolako zelai borobila eraikiko da. Instalazio mota hau, ate oso txikiak dituena, 'panna' du izena. Saskibaloiko zelaia mantenduko da, eta haurrentzako jokoak beste arlo espezifiko batean bananduko dira. 

Aldiz, kulunka-arlo berria kokatuko da Santa Anan, Kultur Etxetik gertu. Mugikorrak izango dira aparailuak, herriko jaietan antzezlekuaren karpa han ipini daitezen. 'Smartus'-ek eta ekintza hauek guztiak 170.00 euroko inbertsioa behar izango dute.

2008/10/12

Nafar erresuma berpiztu zenekoa Euskal Herriko Erdi Aroari buruzko lehen azoka tematikoa antolatu dute Berangon

Nafar erresuma berpiztu zenekoa Euskal Herriko Erdi Aroari buruzko lehen azoka tematikoa antolatu dute Berangon
Modan daude ezpata, gaztelu eta armadurak. Erdi Aroa berpizteko gero eta aitzakia gehiago topatzen dute hiri eta herri guztietan eta, ondorioz, Euskal Herriko leku gehienetan antolatzen dute garai hartan girotutako azokaren bat. Azoka horiek bisitatu ondoren, alabaina, asko galdera batekin bueltatzen dira etxera: hauxe al da euskaldunen arbasoek bizi izan zuten Erdi Aroa? Ezezkoan dago Gabirel Ezkurdia Basque Power taldeko kidea eta, horregatik, Euskal Herriko Erdi Aroari buruzko lehen azoka tematikoa antolatu dute Berangon (Bizkaia), Udalarekin batera.
Erdi Aroko ohiko azoketan «erasotua» sentitzen du bere burua Ezkurdiak, «ikur eta erreferentzia guztiak gure historiarekin zerikusirik ez dutelako eta, gainera, saldu eta erosteko leku hutsak bilakatu direlako». Euskal Herriaren historia Nafarroako Erresumari lotuta dagoela erakutsi nahi die Basque Power taldeak Berangoko azokara bertaratuko direnei, eta horrek «gaurko errealitatea ulertzeko zer nolako pisua duen».

Horregatik, ikuskizunen eta eskulangileen azoka ez ezik, antolatu duten jaialdia «didaktikoa» ere izango da. Historia kontalaria ekarri dute horretarako, Bizkaiko jaurerriak nafar erregeekin zuen lotura edota euskaldunen lehenengo ikurrak zeintzuk izan ziren azaltzeko: «Iñigo Aritzaren arrano beltza eta Nafarroako ikurrina ikus daitezke hemen».

Irakaspenak, baina, jaki gozo, musika eta ekitaldi ikusgarriekin jantzi dituzte Berangoko azokan. Besteak beste, Bizkaiko Esgrima Zaharreko elkartearen ezpatariak, falkoneria erakustaldiak eta errementarien lana zuzenean ikusteko aukera eskaintzen du azokak atzotik gaur arte.

Ezpatak dantzan
Mendeetan galdu da ezpata jokoaren artea, baina bada esgrima berreskuratzeko lan egiten duen taldea. Santos Morondo Bizkaiko Esgrima Zaharreko elkarteko kideetako batek azaltzen duenez, izkribu zaharretan bilatzen dituzte esgriman aritzeko irakaspenak, «XIII. mendetik XVII.era bitartekoetan» eta ezpatarekin trebatzen dira gero. Azokan erakusten dutena «ez da aldez aurretik prestatutako koreografia». Armadurekin eta bestelako babesekin egiten dituzte borroka ikusgarriak.

Saltzaile eta eskulangileak ere ez dira Moreaga parkean falta. Leongo uxuala eta Toledoko ezpatak ekarri ditu Luis Pereira asturiarrak. Bildumazaleek armak «izugarri estimatzen» dituztela dio eta, krisialdia eta guzti, «urtean bat edo bi eros daitezkeela». 40 eurotan saltzen ditu dagak eta 90 euro ingurutan ezpatak.

Pozik hartu zuen Berangoko Udalak euskal azoka tematikoa antolatzeko ideia. Ana Landa alkateak jendearen harrera ona ikusi ahal izan zuen jaialdira bertaratuta: «Erdi Aroko azokari sakontasuna eta testuingurua eman dizkiogu, gozatzeko modukoa ez ezik, ikasteko ere baliagarria da». Datorren urtean errepikatzeko asmoa agertu zuen.

############
GAUR ZER
11:00. Azokaren hasiera.
11:30. Erdi Aroko euskal kale animazioa Xukelak taldearekin.
12:00. Kale antzerkia, Ahari kultur taldeari esker.
12:00. Falkoneria.
12:30. Erdi Aroko ezpata borroka Bizkaiko Esgrima Zaharreko elkartearekin.
13:00. Hitzaldia: Ezagutzen al dugu gure historia?
13:30. Bertsolariak .
17:00. Ipuin kontalaria: Printzesa eskoziarra.
18:00. Erdi Aroko euskal kale animazioa, Xukelak taldearekin.
19:00. Erdi Aroko ezpata borroka Bizkaiko Esgrima Zaharreko elkartearekin.
19:30. Historia kontalaria: Erdi Aroko Nafarroa edo Gaztela?
20:00. Kale antzerkia, Ahari kultur taldeari esker.
############