2008/10/20

Berangoko txikiek Euskadiko lehenengo jostetalde interaktiboa eukiko dute

'Smartus' jokuak mugimenduari bultzatzen dio, programa informatiko ludikoak eta hezigarriak sortzeko aukera umeei emanez

Udalak jadanik dauden jostaldeak berriztuz gain Santa Anan eta haurreskolaren ondoan eraikiko ditu beste bi

Berangokoak izango dira 'Smartus' jokuarekin jolastuko duten Euskadiko lehenengo umeak. Berangoetako parkean ipiniko den joku hezigarriak ordenagailu baten bidez lortuko du umeak kirola egitea urtearen amaieran. Sentsorez hornitutako baldosei eta beste elementuei konektatuta egongo da makina. Jokua dinamikoa da eta toki ezberdinak ukitzera bultzatuko die umeei, ordenagailuari erantziz. Jolas berrien asmaketak ere onartzen ditu 'Smartus'-ek.

Aisialdiko monitoreek ordenagailua erabiltzen eta haien ideiak jolas berri ezberdinetan moldatzen irakatsiko dizkiete umeei. Hauek oso ezberdinak izan daitezke. Matematikak, natur zientziak, musika, kirola, birziklapena eta abar bultzatzen dituztenak daude, adibidez. 

Gehienak ume danimarkarrak, holandarrak, alemaniarrak edo ingelesak asmatutakoak dira; joku berriak egiteko tresnak erraz deskargatu dituztenak, web orrialde batean sartu eta gero. 'Smartuz' jokua daukan beste herrialdeetara bidali daitezke asmatutako jokuak. Berangok ‘wi-fi’ sarea ipiniko du herrian, eta herriko edozein puntutik bidaltzeko prest egon izango dira txikiek sortutako jokuak. A Coruñan eta Léridan dago bakarrik ‘Smartus’ instalazioa estatuaren barruan. 

Umeen eta gazteentzako inbertsioak birkoiztuko dira laster beste ekintzekin. "Umeak dira korporazio honetako helbururik garrantzitsuenetariko bat. Horregaitik jostaldeak berrituko ditugu eta beste berriak eraiki", esan zuen Berangoko alkatesak, Anabel Landak. Aparailuak berritu egingo dira Berangoetako enparantzan. Ricardo Otxoa enparantza, aldiz, berriz ordenatuko da ume eta gazteentzako leku ezberdinak eukitzeko helburuarekin. Urte gehiago dituztenentzat futbolako zelai borobila eraikiko da. Instalazio mota hau, ate oso txikiak dituena, 'panna' du izena. Saskibaloiko zelaia mantenduko da, eta haurrentzako jokoak beste arlo espezifiko batean bananduko dira. 

Aldiz, kulunka-arlo berria kokatuko da Santa Anan, Kultur Etxetik gertu. Mugikorrak izango dira aparailuak, herriko jaietan antzezlekuaren karpa han ipini daitezen. 'Smartus'-ek eta ekintza hauek guztiak 170.00 euroko inbertsioa behar izango dute.