2011/12/01

MUSIKA ETA ZINEA EUSKARAREN EGUNEAN


Euskararen Egunaren inguruan, haurrentzako bi ekitaldi hartuko ditu Berango Antzokiak. Abenduaren 2an, "Goibel" musikala aurkeztuko du Golden Apple Quartet taldeak.

Gipuzkoarrek umeentzako egin duten hirugarren lana dugu. Oraingo honetan, "Hansel eta Gretel" ipuinean oinarritu dira, familia osoak gozatzeko espektakulua egiteko asmoz. Abesti oso ezagunez eta umorez betetako bideo grabazioez lagunduta egongo dira kontatutako gorabeherak. Sarrera 5 eurotan egongo da. Baina 12 urte arteko neska-mutilek 3 eurotan izango dituzte.

Horretaz gain, abenduaren 4an haurrentzako zinea egongo da, euskaraz. “Olentzero eta oparien ordua” izenburuko pelikula proiektatuko dute Berango Antzokian.