2011/03/15

ANTZERKI TAILERRAK


Berango Antzokian hilabete honetan emango diren antzerki tailerrak
sustatuko ditu Udal Kultur Arloak. Ikastaroak maiatzean amaituko da
eta, nagusiki, antzerkiarekin harremanik izan ez duten pertsonei dago
zuzenduta. Bi talde egin dituzte: bata 15 urte artekoentzat; eta
bestea, 16 urtetik gorakoentzat.

Interesatuek kultur etxean eman beharko dute izena. Gazteenek
martxoaren 16tik izango dituzte eskolak, 19:00etatik 20:15era,
asteazkenero. Gainontzekoak egun bat lehenago hasiko dira eta,
asteartero, 19:00etatik 20:45era emango dituzte eskolak. Izen-emateko
salneurriak 10 eta 20 euro artekoak dira.