2009/05/21

EAJ, EA eta PSE bultzatzen dute HAPO edo PGOU berriaren hasierako onespena


Berangoko HAPO (P.G.O.U.) berriaren hasierako onespena EAJ, EA eta PSE taldeko zinegotzien botuekin lortu zen atzo ospatutako bilkuran. PP taldeak osatzen duten zinegotziek eta EB koa ere aurreikusitako planeamenduaren kontra bozkatu zuten. Aurreko hiru talde politikoek lortutako akordioa erabakitzailea da, alkatesak dioenez. “Berangoko herriarentzat hain garrantsitsua den gaiari buruzko osoko bilkuraren gehiengoaren adostasuna lortzea oso onuragarria da, harreman sozialak bultzatzeko arloak defendatzen dituen planeamendua baitda”, zuen Anabel Landak.
8 urteko baliozkotasuna duen HAPO berriaren atalerik garrantsitsuena arlo askeen gehikuntza da. Legeak inposatzen dituen metro karratuak baino 32% gehiago egongo dira, 95. 875 etara heldu arte. Arlo hauek auzo desberdinetan banatzea da asmoa. Eraikiko direnen etxebizitza guztietik gehiengoak babes ofizialeko pisuak izango dira, 50% baino gehiago. Beste aldetik, 80.000 metro karratuak gehituko zaizkie herriko arlo industrialari. Hau “jarduera ekonomikoen berpizkundea eta enpleguaren ugaritasuna suposatuko du”, Landak azpimarratzen duen arabera. Beste aldetik, 1200 metro karratuko azalera izango dute lokal komertzialak ezartzeko erabili ahal diren lursailak,herri merkataritza bultzatzeko nahian
Kirola egiteko gune berri gehiago egongo dira HAPO berriaren bitartez. Lehenengoa futbol zelaiaren ondoan kokatuko da, eta hirigunean udal kiroldegia kokatuko da. Hurrengo urteetan dotazio kulturalak handitzea eta eraikin enblematikoak berreskuratzea ahalduko du lurraren gestioa: Otxandategiko etxe-dorrea izango da inportanteena, baina Santa Ana auzoak ere berea eukiko du.
“Berangoko plangintza orokorra PTP ren itzalpean idatzi da. Bizkaiko Foru Aldundiaren dokumentuak uztartzen gaitu bete beharrezkoa diren araua dela eta”, azaltzen du Landak. HAPOren hasierako onespenaren aurreko faseak bi parte-hartzeko emanaldiak barneratu zituen eta 2 hilabeteetan egon zen agerian auzokideek alegazioak egin zitzaten. Legezko plazua hilabete bakarrakoa da.