2012/05/03

LANTZARTEKO TASATUTAKO ETXEBIZITZETAN BATZARRA



Berangoko Udalak Lantzarteko etzebizitzei buruzko galdeketa erantzun duten lagun guztiak daude gonbidatuta, maiatzaren 3an, Berangoetako kultur etxean izando den batzarrera. Saioa 19:30ean hasiko da ekitaldi aretoan. Egitasmoaren egungo egoeraren eta Udalbatzan ordezkaritza daukan Alberdi politiko bakoitzaren jarreraren berri ematea da helburua.
Ildo horretan, Alberdi bakoitzeko  bozeramailean ere gonbidatuta daude. 

2012/04/20

BIGARREN ESKUKO LIBURU AZOKA


Apirilaren 22an ospatuko da Liburuen Eguna Berangon. Jai eta jolaserako gunea bilakatuko da udal pilotalekua, haurrei protagonismo berezia emanez, beraientzat izango baitira jarduera gehienak. Egun osoan zehar, Bigarren Eskuko Azoka hartuko du frontoiak, salneurri sinbolikoak izango dituzte argitalpenek. Ekimen solidarioetara bideratzen da batutako dirua.

Haurren ludotekak puzgarrietan, bola-igeritokian, kulunkan zein bizikletetan gozatzeko aukera eskainiko die neskato-mutikoei. Gainera, tailer dibertigarriak izango dira eta mahaiak, aulkiak eta etxolatxoa jarriko dira, txikiek margotu edo irakurri dezaten. Gazteentzat, berriz, gidatze-simulagailuak eta bideo-kontsolak ipiniko dituzte, 12:00etatik 14:30era artean. Amaitzeko, haurrentzako dantzaldia izango da 18:30ean: “Parranda-tutiplen” ikuskizuna eskainiko du Azkona taldeak.

Apirila liburuen hilabetea denez, irakurzaletasuna sustatzeko eskaintza kulturala egon da udalerrian. Gauzak horrela, jarduera bereziak prestatuko ditu haur liburutegiak. Munduko Ipuin kontalarien saioari gehitu behar zaio hori guztia. Aipatu haur ikuskizuna –Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan– 21ean izango da, Berango Antzokian. Alexis Diaz Pimienta kubatarrak eta Mimi Barthelemy haitiarrak parte hartuko dute.

Hilaren 29an Afrikako Ipuinei txanda helduko zaie. Arratsaldeko 6etatik aurrera, Senegalgo narrazio sorta eskainiko du Lamine M’Bengue ipuin kontalariak, djembe eta balafon izeneko musika tresnen doinuez lagunduta.

2012/04/14

BERANGO ANTZOKIA

*Apirilak 14 – 19:00 – POESIA ERREZITALDIA. Sarrera: 3 €.
Poesia errezitaldia “No despertéis a la serpiente”, Orphenica Lyra taldea.
Percy Bysshe Shelleyren poesia eta Beethovenen musika zuzenean.

*Apirilak 15 – 18:00 – “LOLA” - UMEENTZAKO ANTZERKI-DANTZA
Calamar Taldearena. Dantza Garaikidearen Zirkuituaren barruan.
Andre zahar baten eta bere katuaren istorio dibertigarria. Sarrera: 3 €.

2012/04/13

ZALDI-PROBAK

Las pruebas de caballos “XII Memorial José Antonio Landa” se van a celebrar los días 14 y 16 de abril, a las 21,00 horas, en el probadero municipal de Berango. Organiza: Torrekolanda Herri Kirol Taldea.

2012/04/11

HAUR LIBURUTEGIA

LIBURUAREN ASTEA:

LIBURUTEGIA KALEAN ETA TAILER BEREZIAK

Apirilaren 16tik 20ra arte Ludotekak eta Haur Liburutegiak, euren egunerokotasuna aldatuko dute eta biak elkarrekin, jolas eta tailer bereziak egingo dituzte kalean.

ORRI-MARKATZAILE TXAPELKETA

Apirilaren 16tik 20ra arte, zuek egindako orri-markatzaileak Haur Liburutegian jasoko ditugu. Apirilaren 22an igandea, ikusgai egongo dira pilotalekuan. Zuen gustokoena bozkatzeko aukera izango duzue.Txapelketaren irabazleen izenak 23an jakinaraziko dira eta sari banaketa Ipuin-kontalariaren ondoren izango da. Adinaren arabera hiru kategoria egongo dira.

IPUIN-KONTALARI INTERAKTIBOA Maite Sanchezen eskuz

Apirilak 23, astelehena, 18:00etan, Berangoetako Kultur Etxean

IV. LIBURUAREN MERKATU SOLIDARIOA

Apirilak 22, igandea – Berangoko Pilotalekuan

11:00 - 19:00 Liburu erabiliaren salmenta solidarioaren VI. Merkatua ACOBI elkartearen alde. Liburu guztiak euro baten truke.

11:00 -14:00 Tailer bereziak adin guztientzat eta ludoteka mugikorra

18:30 HAUR BERBENA: AZKONA TALDEA “ Parranda – Tutiplen”

GOGOAN IZAN!

LEHEN IRAKURLEEN EGUNAK: Hilabeteko bigarren eta azken ostegunetan, 3 urte bete gabe dituzten haurrentzat (beti heldu batek lagunduta egon beharko dira).

GURASOAK LIBURUTEGIAN: Hilabeteko azken asteazkenetan, 1999 eta 2008 bitartean jaiotako haurren guraso zein arduradunek liburutegian egoteko aukera izango dute.

GURASOAK IPUIN-KONTALARIA: Gurasoren bat animatuz gero, ipuin-kontalari aritzeko aukera izango da hilabeteko azken ostiraletan, aurretiaz liburutegiko arduradunari jakinarazita.

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 17:30etatik 20:00etara.

2000-2009 bitartean jaiotako haurrentzat sarrera libre eta doakoa

2012/04/07

BERANGO ANTZOKIA

Apirilak 8 – 18:00 – “KATU BAT PARISEN”. HAUR ZINEA euskaraz.
Neskato baten etxean bizi da katua, baina, gauez, lapurretan ibiltzen da.
Haurrentzat eginda egon arren, helduek ere gogoko izango dute. Doan.

DOCUMENTAL: "ZERUTIK ZUA DATOR"

Apirilak 7 – 19:00 – “ZERUTIK SUA DATOR” Dokumentala. Doan.

Gerra Zibileko bonbardaketei buruzko dokumentala. Aurten Bizkaiko

herri askoren aurka egin ziren bonbardaketen 75. urteurrena betetzen da.