2012/04/11

HAUR LIBURUTEGIA

LIBURUAREN ASTEA:

LIBURUTEGIA KALEAN ETA TAILER BEREZIAK

Apirilaren 16tik 20ra arte Ludotekak eta Haur Liburutegiak, euren egunerokotasuna aldatuko dute eta biak elkarrekin, jolas eta tailer bereziak egingo dituzte kalean.

ORRI-MARKATZAILE TXAPELKETA

Apirilaren 16tik 20ra arte, zuek egindako orri-markatzaileak Haur Liburutegian jasoko ditugu. Apirilaren 22an igandea, ikusgai egongo dira pilotalekuan. Zuen gustokoena bozkatzeko aukera izango duzue.Txapelketaren irabazleen izenak 23an jakinaraziko dira eta sari banaketa Ipuin-kontalariaren ondoren izango da. Adinaren arabera hiru kategoria egongo dira.

IPUIN-KONTALARI INTERAKTIBOA Maite Sanchezen eskuz

Apirilak 23, astelehena, 18:00etan, Berangoetako Kultur Etxean

IV. LIBURUAREN MERKATU SOLIDARIOA

Apirilak 22, igandea – Berangoko Pilotalekuan

11:00 - 19:00 Liburu erabiliaren salmenta solidarioaren VI. Merkatua ACOBI elkartearen alde. Liburu guztiak euro baten truke.

11:00 -14:00 Tailer bereziak adin guztientzat eta ludoteka mugikorra

18:30 HAUR BERBENA: AZKONA TALDEA “ Parranda – Tutiplen”

GOGOAN IZAN!

LEHEN IRAKURLEEN EGUNAK: Hilabeteko bigarren eta azken ostegunetan, 3 urte bete gabe dituzten haurrentzat (beti heldu batek lagunduta egon beharko dira).

GURASOAK LIBURUTEGIAN: Hilabeteko azken asteazkenetan, 1999 eta 2008 bitartean jaiotako haurren guraso zein arduradunek liburutegian egoteko aukera izango dute.

GURASOAK IPUIN-KONTALARIA: Gurasoren bat animatuz gero, ipuin-kontalari aritzeko aukera izango da hilabeteko azken ostiraletan, aurretiaz liburutegiko arduradunari jakinarazita.

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 17:30etatik 20:00etara.

2000-2009 bitartean jaiotako haurrentzat sarrera libre eta doakoa