2009/02/20

Koadrilen jaiskera eta guatekea Berangoko Inauterien barruan

Koadrilen jaiskera Berangoko Inauterien programazioa zabalduko du bihar, larunbata, otsailaren 21 a. 18.30 ordutik aurrera, partehartzaileek frontoirajoango dira, batukaren erritmoa jarraituz eta 'Pasa Payasos' taldearen txirrindulari erraldoien eta zankuen animazioaz lagunduta. 

Su artifizialak eta malabareak, kolektibo berberaren arduraz doazenak, jai giroa emango diote jaitsierari.Koadrilak frontoian diharduko dira guatekea 20.00 orduetan hasi baino lehen. 

Dj Zeiborg-ek musika ipiniko dio festari. Bokadiloak, pintxoak eta sandwich-ak egongo dira salgai arloan, Tierra de Hombres izeneko erakunde solidarioarentzat dirua biltzeko asmoz. Erakunde honek Gurutzetako ospitalean sendatzeko beharra duten ume afrikarrak laguntzen ditu.


2009/02/18

III Maitasun Gutunen Leiaketa

Berangon, 2009-02-18

Alazne Sabria eta Endika de la Vega (kategoria A-haurrak), Zigor Olagorta (kategoria B-gazteak) eta Isabel García Viñao (Categoría C-nagusiak) hirugarren Maitasun Gutunen Lehiaketa irabasleak izan dira.