2009/02/03

Agate Deuna Eguna

Simon de Otxandategi Taldeak Agate Deunaren Egunan abestuko du. Gaur haziko dira Lantzarten 18:30an. Handik Kukullagara joango da taldea, Azkorrira eta Arenera, Sabino Aranan hamaituteko kantaldi batekin. Berrogei urte baino gehiago dira Simon de Otxandategik egiten duela ekitaldi hau Euskal ohitura berrezkuratzeko gogoarekin.

2009/02/02

Egin mozorro berezi bat!


Tailer bereziak dauzkazue Ludotekan, Ludokluban eta Gaztelekuan Inauterietako mozorro berezi bat egiteko. Gogoratzen dizuegu Ludoteka irekita dagoela 16:00tik 17:30tara astelenetik ostiralera. Ordutegi hori da 1996tik 1998ra jaio diren umeentzat. Bertan, ordutegia 17:30tik 20:00tara da, 2002tik 2005ra jaio diren umeentzat.

Ludokluba irekita egongo da ostiral guztietan, 18:00tik 20:00ra, 1996tik 1998ra jaio diren umeentzat.

Ostiraletik igandera egongo da irekita ere Gaztelekua (13 urtetik 18 urtera). Ordutegia 16:00tik 20:00ra da. Gogoratu koadrila jeitsiera otsailaren 21ean izango dela (18:30).

Hiru kartel informagarriak eta dirdiratsuak ezarri dituzte

Hiru kartel dirdiratsuak ipini ditu Berangoko Udalak herriko hiru puntutan auzotarrei informazioa abiatzeko nahian. 

Lehenengoa hirigunean dago, metroren estaziotik gertu, Sabino Arana kalean. Simon de Otxandategin kokatu dute bestea,  Asgane auzoaren aurrean. Aldiz,  Santa Anako baselizaren ondoan ezarri dute hirugarrena. 

Kartelak kultur ospakizunak, Udalaren abisuak edo  udal zerbitzuen ordutegiak zabalduko dituzte herritarren artean.