2010/01/07

Trebakuntza zein jolaserako ikastaro ekimenak antolatu dituzte Berangon

Gazteei erakargarriak zaizkien ikastaroak eta ekintzak eskaintzea da Berangoko Udalaren Gazteria Arloaren helburuetako bat. Urtarrilaren 18an abiatuko dituzte jarduerak, tartean heziketarako ekimenak zein jolastekoak diren beste batzuk daudela. "Egungoak bezalako krisialdi garaietan, berebizikotzat jotzen dugu enplegua bilatzearekin lotutako gaiak irakastea, teknologia berriek ematen dituzten aukerak erakustea edota desiratua bezain beharrezkoa den lanpostu baterako bideak zabal ditzakeen trebakuntza eskaintzea", azaldu du Anabel Landa alkateak.

Praktikotasuna da oinarrietako bat. Besteak beste, enplegu eskaintza bati erantzuna ematen, curriculuma egiten, lan elkarrizketa bati aurre egiteko teknikak eta etengabean trebakuntzen joateko dauden baliabideak erakutsiko dizkiete 18 eta 35 urte bitarteko pertsonei.

Urtarrilaren 18an hasiko da ekainera arte luzatuko den zur lanketa tailerra; baita "Lana non bilatu: lanpostua bilatzeari aplikatutako teknologia berriak" izenburuko beste bat ere. Azken hori, bi jardunaldietako ikastaro azkarra izango da, 19:00etatik 21:00etara.

Hain zuzen ere, trebakuntza zein lana bilatzeko ikastaro guztiak izango dira iraupen laburrekoak eta tartekakoak, interesatuta daudenek guztietan izena eman ahal izateko. Gauzak horrela, "Lan eskaintza bati nola erantzun eta curriculuma zelan egin" izenekoa, urtarrilaren 25etik 27ra izango da; etengabeko trebakuntzaren ingurukoa, otsailaren 9an; eta "Lan elkarrizketa bat arrakastaz nola igaro" lelopekoa, otsailaren 23tik 25era.

Urtarrilaren 19tik martxoaren 30era, perkusio ikastaroa emango dute. Ingurumena zaintzearen aldeko jarrera praktikan jarri ahal izango dute gazteek, modu ekologikoan gidatzeko bi ikastaroetako bakoitzaren bitartez; urtarrilaren 23an eta otsailaren 13an, hurrenez hurren. Urtarrilaren 21etik ekainaren 24ra, berriz, "street aerobic"-a emango dute.

"Hasiera bateko hartu-emana baino ez dira eskaintzen ditugun ekimenak. Gerora, egingo diren ekimenak gazteek eurek proposa ditzatela gura dugu", aipatu du Ane Miren Ayo Gazteria Arloko arduradunak. Musika eta dantza ere egongo dira aukeran.

Uda aurretik beste ikastaro interesgarri bi izango dira: maiatzaren 3tik 26ra, Photoshop-en bitartez irudiak lantzekoa; eta ekainaren 13an, pop artearen aita Andy Warhol-en inguruko monografikoa.

Urtarrilaren 13ra arte egongo da zabalik ikastaroetan izena emateko aukera, Berangoeta zein Santa Anako kultur etxean; eta zozketa hilaren 14an egingo dute, 18:00etan, Berangoetan.

ERREGEKO ARGAZKIAK





2010/01/05

Kabalgata Berangon


Berangoeta Kultur Etxetik abiatuko dira zaldi gainean Errege Magoak, arratsaldeko 7:30ak aldera. Segizioa 60 lagun inguruk osatuko dute, tartean morroiak eta erromatar legioa izango direla. Azken horrek tronpeta eta danbor hotsez alaituko du frontoira arteko kalejira. Ekialdeko erregeek udal pilotalekuan eskainiko dute harrera eta txokolatada ere izango dute neska-mutilek.

2010/01/04

Cabalgata en Berango

Los Reyes Magos saldrán a caballo desde las inmediaciones del Aula de Berangoeta, a las siete y media de la tarde del 5 de enero. En la comitiva tomarán parte unas 60 personas, entre las que se incluyen los pajes y una legión romana que animará la marcha hasta el frontón con trompetas y tambores. Los Magos de Oriente ofrecerán la recepción en la cancha municipal, donde habrá chocolatada para l@s niñ@s.