2010/05/18

KOMERTZIO GUIDAREN BANAKETA

Behargintzarekin eta udalerrian sortu berri den merkatarien elkartearekin lankidetzan, zerbitzuen gida argitaratu du Berangoko Udalak. Hilabete honetan banatu da udalerrian. Hurbileko eskaintza batez ari gara, beharrizan guztiak asetzen dituena.
Gogoko establezimenduaren kokalekua aurkitzeko mapa ere badauka; horren jardueraren azalpen zehatzarekin eta arduradunekin kontaktuan jartzeko datuekin batera.