“Plana in situ ezagutzea eta planeamendu berriari buruz dituzten zalantzak idaztalde berberari galdetzeko aukera izango dute auzotarrek”, adierazten du Anabel Landak, Berangoko Alkateak. Landak dioenez, 12.500 metro karratuko azalera du Lantzarteko landak eta proiektua 2.500 metro karratuen okupatzea dakar bakarrik.
Eraikina 'L' letraren itxura eukiko du eta etxebizitzak Berangoko gazteentzat izango dira. Dendak eta aterpeak eukiko ditu etxe blokea, auzoaren bizitza dinamizatzeko. 80 estazionamendu berriekin aparkalekuen handitzea ahalbidetuko du egistasmoak. Gainera, 4.000 metro karratuko arlo berdearen eta enparantza berriaren eraikitzea osatzen dute udal gobernu taldearen egistasmoa.