2011/12/23

OLENTZERO ETA KABALGATAREN MAGIA BADATOZ


Olentzerok eta Errege Magoek ilusioz beteko dituzte Berangoko kaleak. Berriro ere ehunaka neska-mutil parte hartzea espero da, urtean horren arrakastatsuak izaten diren hitzorduetan. Saihestezinezko zita bilakatzen da urte batetik bestera.

ACADAE Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkarteak antolatu ohi ditu ekitaldi biak. Olentzero izango da goiztiarrena, abenduaren 24an egingo duena ohiko ibilbidea. Ikazkinak zuzendutako segizioa 18:30ean abiatuko da Berangoetako kultur etxetik.Astoak eramandako gurdiak Simon Otxandategi kalea zeharkatuko du gozokiak botaka, frontoira heltzeko.

Udal pilotalekuak ohiko harrera izango du Olentzerok. Bertan, musika eta
ACADAEk kolorez argiztatutako eszenatokia tartean, opariak eskatuko
dizkiote neska-mutilek.
Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar izango dira
protagonistak. Zaldi gainean abiatuko dira 19:30ean, Berangoetako kultur
etxetik. Morroiek lagunduko diete Simon Otxandategi zeharkatuta udal
pilotalekuan amaituko den ibilbidean.
Erromatar legioak zainduko ditu Ekialdeko Erregeak, ekitaldiari
handitasuna emateko asmoz, jantzi landuekin desfilatuko duen kabalgata
magiko eta ikusgarrian.
Berriro ere eszenatokia muntatuko du frontoian ACADAEk, Errege Magoek
harrera egin dezaten. Umeen ilarak ez dira faltako, Meltxor, Gaspar eta
Baltasarren belaunetan ezarrita, opariak eskatzeko zain irrikitan egongo
direnak. Txokolatada ere izango da.

2011/12/19