2010/05/25

Elkartasun hilabetea izango du ludotekak

Maiatza elkartasun hilabetea da Haur Ludotekan. Hilaren 28an Berangoko Udalak abiatutako kanpainari bukaera emango zaio, bigarren Elkartasun Azoka eginez. Txikien artean balore positiboak sustatu, euren arteko harreman sozialak indartu eta beraien gaitasunak areagotzea ditu helburu ekimenak.
Maiatzean zehar hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute neska-mutilek. Eurek egingo dituzte Elkartasun Azokan salduko diren ahozapitakoak, potoak, boligrafoak eta abar.
Berangoko kultur etxe aurrean jarriko dituzte postuak eta bildutako dirua ACOBI elkarteari emango diote. Txikiek prezio sinbolikoa jarriko diete beraiek landutako artikuluei.