2010/07/21

JAIAK 2010-SANTA ANA

Uztaila eta abuztuan ospatu ohi ditu jaiak Berangok. Lehenengoak, Santa Ana auzokoak, hilaren 24an hasi eta 26an bukatuko dira. Txupinak emango die hasiera. Ondoren, txirrindulari lasterketa dago aurreikusita, Berangoko Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Irteera 17:00etan egingo dute, Mantxabe bidean; eta Getxo, Sopela eta Erandio zeharkatuta, ibilbide zorrotza osatu beharko dute ziklistek.

Lehenik eta behin, Simon Otxandategi kalea hartuko dute Zubilletara bidean. Ondoren, Ormazako errotondara abiatuko dira, anbulatorioko biribilgunera bidean Sabino Arana kalera heltzeko. Behin, Moreagan, Simon Otxandategi kalea hartuko dute, futbol zelai ondoko errotondatik, Ikastetxe Amerikarreko bidegurutzera eta Mantxabe bidera abiatzeko.

Zazpi bider osatu beharko dute ibilbide hori txirrindulariek. Azken bira, ordea, handiago izango da. Anbulatorioko biribilgunera helduta, Sopelara, Urko ingurura, abiatuko dira, Gatzarriñe kalera bidean. Bertatik, Unbe gaina hasiko dira igotzen, Ikastetxe Amerikarrera bidean Pozozabaletik jaisteko, Mantxabe bidean amaituz.

Ondoren, 19:30ean, Zirika Zirkus-en "Ilargia" izeneko ikuskizun dibertigarriaz gozatu ahal izango dute neska-mutilek. Horretan, ilargiari lore-zorta oparitzen tematuko da Bolintxe. Helburua lortzeko, horri lagundu nahi diote Krispetak eta Loretxuk. Zirku ikuskizun honetako oreka-jolas eta akrobaziek txikiak liluratuko dituzte.

Egunari amaiera emateko, kontzertua egongo da gauez. Arrasatetik helduta, 1996an sortu zirenetik, goi-goian mantendu duten punk eta street punk doinuak eskainiko ditu Deskontrol taldeak. Gora Herria taldeak osatuko du beilaldi musikala, pop eta euskal rock bertsioak joz.

Uztailaren 25ean haurrentzako jolas parkea zabalduko dute. Besteak beste, puzgarriak, zezen mekanikoa eta futbolean jolasteko ateak izango dira, atari zabaleko ludotekarekin batera.

Arratsaldean, ohiko zaldi probak eskaintzeaz arduratuko da Torrekolanda Herri Kirol Taldea. 20:30ean sardina jana egingo dute eta, ordu bete beranduago, Egan taldeak girotuko du erromeria.

Uztailaren 26an meza izango da eguerdian. Ondoren, Simon Otxandategi taldeko txikiek Bizkaiko dantza ohikoenak eskainiko dituzte. Arratsaldez, kirola izango da protagonista. Zaldi probez gain, bikotekako eskupilota txapelketako hirugarren edizioaren finalerdiak jokatuko dira, Zutik Esku Pilota Taldeak sustatuta.

Popi eta Zaratrako pailazoek ikuskizuna, berriz, txikientzat izango da. 20:30etik aurrera, Erlaxi taldeak alaituko du erromeria, Santa Anako jaiak amaitutzat emateko.