2010/01/21

Zerbitzuen gida badauka Berangok

Behargintzarekin eta udalerrian sortu berri den merkatarien elkartearekin lankidetzan, zerbitzuen gida argitaratu du Berangoko Udalak. Aipatu sektorea bultzatzea da horren helburua, herri barruan kontsumoa sustatuz. Horretarako, Berangon dagoen saltoki eta zerbitzu eskaintza ezagutzera emango diete auzotarrei.

Dagoeneko etxez etxe banatu duten gida, gogoko establezimenduaren kokalekua aurkitzeko mapa ere badauka; horren jardueraren azalpen zehatzarekin eta arduradunekin kontaktuan jartzeko datuekin batera.

Sektorea biziberritzeko asmoz, merkatarien elkartea sortzeko Udalaren jardunarekin bat dator ekimena. Hurrengo pausua izango da talde horrek merkatarien proposamenak eta kezkak bideratzea, tokiko erakundearekin etengabeko harremanetan egonez.