2012/01/06

2012/01/05

KABALGATAREN MAGIA BADATOR

Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar izango dira Kabalgataren protagonistak. Zaldi gainean abiatuko dira 19:30ean, Berangoetako kultur etxetik. Morroiek lagunduko diete Simon Otxandategi zeharkatuta udal pilotalekuan amaituko den ibilbidean.

Erromatar legioak zainduko ditu Ekialdeko Erregeak, ekitaldiari handitasuna emateko asmoz, jantzi landuekin desfilatuko duen kabalgata magiko eta ikusgarrian.

Berriro ere eszenatokia muntatuko du frontoian ACADAEk, Errege Magoek
harrera egin dezaten. Umeen ilarak ez dira faltako, Meltxor, Gaspar eta
Baltasarren belaunetan ezarrita, opariak eskatzeko zain irrikitan egongo
direnak. Txokolatada ere izango da.