2009/03/23

Liburu erabilien bilketan dabil Berangoko Udalak asmo solidarioarekin

Berangoko Udalak erabilitako liburuen bilketa kanpainia martxan jarri du herritarren artean. Liburuaren Astean programatuko diren ekintzen barru, Apirilaren 25 an ospatuko den azoka solidarioan egongo dira salgai herriko bi kultur etxeetara eraman daitezen testuak. Pertsona baikoitzak kupoi bat jasoko du uzten duen liburu bakoitzaren truke. Gero, agiriak merkatuaren irekieraren lehengo ordu eta erdian gustatzen zaion beste argitalpenekin ordezkatzeko aukera ematen du Udalak. Goizeko 10 tik 11.30 ra izango da posible trukea egitea.
Dena dela eta, Liburu Erabilien Azoka Solidarioan prezio herrikoiak eskainiko dira. Bildutako dirua Tierra de Hombres izeneko erakunde solidarioarentzat izango da. Erakunde honek Gurutzetako ospitalean tratamendua jaso behar duten ume afrikarrei prestatzen die laguntza, beraien herrialdeetan antzeko baliabiderik ez dituzte eta.