2009/07/22

Hiru kontinenteetik etorritako zortzi taldeak Berango Folk Jaialdian


Hiru kontinenteetik datozen zortzi taldeak parte hartuko dute Berangoko Folklore Jaialdian, uztailaren 17 tik 19 ra arte ospatuko dena. Ekitaldiaren hirugarren emanaldi honetan, Simon de Otxandategi taldeak antolatukoa, Hegoamerikako, Europako eta Afrikako taldeak parte hartuko dute.
“Taldeak ez dute dantzatzen eta kitto. Gurekin bizi, lo, paseatu eta hondartzara doaz eta gero, haien herrialdeetan Berango eta Euskadi nolakoak diren esaten dute”, dio Iñaki Gonzalezek. Simon de Otxandategi taldearen presidenteak azpimarratzen duen moduan, “herriaren laguntzarik gabe ezin izango liteke jaialdia antolatzea, partehartzaile guztiek herriko familien etxeetan lo egiten dute eta”.
Lehenengo egunean, uztailaren 17an, Lantzarten dantza egingo dute 20.30 tik aurrera Scottishpower Pipe Band (Eszkozia), Flint (Flandes), Regionalny Zespol Piesni I Tanca (Polonia) eta Berangoko Simon de Otxandategi taldea. Ordu erdi iraungu du emanaldi bakoitzak. Uztailaren 18 an (20.30) parte hartuko dute Lantzarten: Xiberotarrak (Zuberoa), Flint, Regionalny Zespol Piesni I Tanca, Goizaldi (Donostia), Scottishpower eta Jammu (Senegal).
19an amaituko dira emanaldiak, eszenatokiak eta ordutegia aldatuko duen jardunaldi batean. Goizeko 11 tik aurrera, talde guztiek Berangoko metroaren enparantzan bilduko dira eta ordu erdi eta gero, kalejira bat antolatuko dute herriko kaleetan. Eguerdian Ballet Folclórico Estado de Jalisco (México) hartuko du Lantzarteko kanpa. Bere lagunak herri bazkari batean parte hartuko dute, 15.00 tan ospatuko dena. 17.00 tik aurrera, Egan taldeak erromería bat girotuko du.