2009/09/10

Asociación Karabi-Azpi


Karabi-Azpi, Berangoko Jubilatuen eta pentsionisten elkartea 1986. urtean eratu zen nagusien bizimodua alaitzeko xedez, eta hainbat jarduera antolatu du eta antolatzen ari da ordutik hona, aisialdiari begira gehienetan. Jarduera horiek bazkideen kuotari esker, eta herriko Udalaren eta Foru Aldundiaren laguntza estimagarriarekin egin ohi dira.

2009. urte honetan honako txango hauek azpimarratuko ditugu:

Otsailaren 22an Tolosako Inauterietara. Donostia auzoko Araeta sagardotegian bazkaldu genuen.

Apirilaren 25ean Cantabriara, Ebro ibaiaren iturburua eta Barcena Mayor mendi-herri tipikoa eta bere zubi erromatarra ikustera.

Maiatzaren 11tik 18ra arte, Itsasadar handietara.

Ekainaren 12an, Munarrikolanda mendiko tontorrera. Berangoko mendirik altuena da eta bidean dauden trikuharriak bisitatu ziren.

Ekainaren 28an Najerara eta Logroñora.

Eta uztailaren 12an Azpeitira, trenaren museora eta Loyolako santutegira.

Argazki hau Munarrikolandan egin zen.