2009/11/01

Berangoko aretoei itxura beldurgarra eman diete Halloweenerako

Berangoko kultur aretoei itxura beldurgarria eman diete bihar, ostirala, Haloween jai bana ospatzeko. Oihuak, ateen kirrinka edo lurretik arrastaka doazen kateen soinuak Santa Anako Gaztelekuko neska-mutilek kartoi mehez egindako hilarri, saguzar, amaraun eta beste hainbat objektu ikaragarriekin nahastuko dira, aretoa girotzeko asmoz.

Hori guztia, 13 eta 16 urte arteko gazteek beldur eta irriez betetako gauaz goza dezaten. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, hainbat jolas izango dituzte, Santa Anako aretoaren barruan zein kanpoan. Begirale talde bat arduratuko da goizera arte luzatuko den gaubeila berotzeaz. Hori bai, lozakua, ogitartekoa eta gurasoen baimen agiria ereman beharko dituzte neska-mutilek.

Besteak beste, dantzaldia eta beldurrezko film baten proiekzioa izango dira ospakizunean. Gainera, dantza egin artean, begi, atzamar eta zizare gozoez egindako pontxe bereziaz busti ahal izango dituzte eztarriak gazteek. Jaiari amaiera emateko, txokolate eta bizkotxo jana egingo dute goizeko zortzietan. Haloween gauean ehun lagun inguruk parte hartzea espero dute antolatzaileak, iaz beste, alegia.

Baina, txikiek ere Haloween jai berezia izango dute bihar Berangoetako kultur etxean. Aretoa horretarako espresuki dekoratu dute. Bertan, etxe beldurgarria eta jolasak egongo dira 1997 eta 1999 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat, 18:00etatik 20:00etara.