Otsailaren 21ean, Simon Otxandategi dantza taldea izango da eguneko protagonista, maskarada eskainiko duela. Axgane auzotik abiatuko dira dantzariak 11:15ean, Lantzarte eta Karabigane bidean, 13:15ak aldera Sabino Arana kalera heltzeko. Frontoian txikiek dantzatuko dute.
Baina, txiki zein gazteentzako ekitaldien artean, mozorroa egin ahal izango duten tailer bereziak ere egongo dira. Horretaz gain, jaitsieran parte hartzeko izena eman ahal izango dute. Ludoklubean otsailaren 12an eta 19an izango dira aipatu ekimenak, 18:00etatik aurrera. Gaztelekuan, berriz, hilaren 13an eta 14an egingo dituzte, 16:00etatik aurrera.