2010/06/04

X. BERANGOKO TXAKOLI EGUNA

Ekainaren 6an, domekan, ospatuko da X. Berangoko Txakolin Eguna; herriko txakolineruen produkzioaren erakusleiho. Berangoko txakolin ekoizleak baino ez dituzte beren ardoak eskainiko egun honetan, eta prezio ezin hobean gainera. 4 euro balio duen kopa erosita, nahi beste ardo eta ahal beste pintxo har ditzakezulako, muga batzuen barnean.Hamasei etxola egongo dira jarrita eguerdiko 12.00etatik arratsaldeko 15.00etara bitartean. Horietako batean okela txitxi-burruntzi erara erreko dute, lukainka egosieta hestebeteak prestatu, txakolina dastatzen den bitartean zerbaitsabeleratzeko.
Berangoko 22 txakolin ekoizleakegongo dira. Euria izatekotan, frontoi barruan ospatuko da jaia, alokatuta izan ohi dutelako, eguraldiak eguna zapuztu ez dezan. Antolatzaileen hitzetan, Udalak lan handia egiten du Txakolin Eguna aurrera atera ahal izateko, eta era berezian, Izaskun Zubiaur zinegotziak.