2010/09/28

BERANGOKO MILIA


BERANGOKO 2010EKO XXIII. NAZIOARTEKO MILIA 2010eko urriaren 2rako programatuta dago. Berango A.T. Klubak eta Berangoko Udalak antolatuko dute Milia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzak, Deia eta bestelako merkataritza-entitateek lagunduta. Gainera, Atletismoko Errege Federazioaren egutegian dago, NAZIOARTEKO kategorian.

Berangoko Nazioarteko Milia oso garrantzitsua da atletismo arloan bai estatu-mailan eta bai nazioarteko mailan; halaber, egunkarietan zein irratietan eta telebistetan oihartzun handia izan ohi du. Iaz estatuko hiri-milia onenetariko bat izan zen emakume eta gizonezkoen mailei dagokienez. Zenbait herrialdek parte hartu zuten atletarik onenak eskainiz eta espezialitate honetan onenak diren Euskadiko atletak ere bertan izan ziren, ohi den bezala eskola kirola, herri-kirola eta kirol federatua sustatzeko helburuarekin.

Gure herriko miliak aurten hogeita hirugarren urteurrena ospatuko du eta Espainian antolatzen diren Milien artean lehenetarikoa den arren, edizio berriak ospatzean goratu egiten da proba hau. Edizio berriak antolatzeari ekiten diogunean proba honen historian aurrera egitea dugu helburu, estatistikak eta palmaresa aberastuz, nazio eta nazioarteko atletismoan balorazio eta kokapen egokia lortzeko ahaleginak eginez. Bestalde, Atletismoko Errege Federazioak egiten duen Estatuko rankingean HIRUGARRENA DA, ESTATUKO MILIARIK ONENEN ARTEAN.

Iazko milian, gizonezkoen goi-mailako proban, podiumeko lehen tokia Juan Carlos Higuero espainiarrak irabazi zuen, Mekonnen Gebremedhin etiopiarra eta Alvaro Fernández espainiarraren aurretik. Emakume federatuen goi-mailari dagokionez, Adrienne Herzog holandarrak irabazi zuen Iris Fuentes Pila espainiarraren eta Margarita Fuentes Pila espainiarraren aurretik. Nabarmengarria da parte hartu zuten atleten maila altua, iaz irteera lerroan nazioarteko erresistentzia erdiko kirolaririk onenenak izan ziren.

Gure proiektua gogoko izatea eta aipaturiko proba antolatzeko zuen laguntza izatea gustatuko litzaiguke, horrela atletismo zale guztiei telebistan edo stadium handietan bakarrik ikus daitezkeen atletak bertan eta zuzenean ikusteko aukera emango zaie.
Beraz, beste argibiderik nahi izanez gero, deitu ondoko telefonoetara: 94 6680915 – 94 6680008 - FAX 94 6680955 – Mugikkorra 656723066 –. Posta Elektronikoa: “ berangokoudala@berango.org