2011/05/17

ADINEKOEN ETXEKO ERABILTZAILE SAHARARRENTZAKO ZERBITZUAK HOBETU

Bucraan, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan, kokatutako adinekoen

egoitzaren erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuak areagotuko ditu
Berangoko Udalak. Bataz beste, eguneko, 40 lagun joaten diren
instalazioek 12 pertsonentzako garraio zerbitzua izango dute. Eusko
Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak emandako furgonetak beraien etxeetatik Berangoko Udalaren laguntzaz eraikitako zentrora eramango ditu erabiltzaileak. Gaixoren bat kontsultategi medikura garraiatzeko ere balioko du.

Sahararrek beraiek iradokita finantzatu zen 2010eko Aste Santuan ateak ireki zituen zentroa. Zerbitzua beharrezkoa da kontuan hartuta lanerako adinean dauden pertsona gehienek errefuxiatu kanpamenduetatik kanpo aurkitzen dutela lanpostua.

Adinekoen Zentroan otordu bat bermatu, kontrol mediku prebentiboa egin eta baino turkiarra ematen zaie erabiltzaileei. Beraiek aukeratu zuten azken hori, nahiago duten higiene pertsonal era delako. Erizain batek arteria-presioa neurtu eta azukre-maila kontrolatzen dio bakoitzari. Horrela, adinekoren batek osasun arazorik badauka kontsultategi medikura edo ospitalera eramaten dute.

Abdul gaztea da Adinekoen Zentroaren zuzendaria. Hiru hilabete eman
zituen Berangoko alkatearen etxean trebatzen. Erabiltzaileen errespetua irabazi du jada. Gaur egun, sei langile daude bere aginduetara: 24 orduz instalazioak zaindu eta segurtasunaz arduratzen diren guardia bi, hiru sukaldari-garbitzaile eta erizain bat.

Berangoko Udalak finantzatuta eraiki zen Adinekoen Zentroa, horiek
eskatutako zerbitzua baitzen; bertan, gazteek errefuxiatuen
kanpamentuetatik kanpo aurkitzen dutelako lana eta ezin direlako haien zaintzaz arduratu.

2009ko Aste Santuan hasi ziren lanak eta urte bat beranduago inauguratu zituzten instalazioak, Saharako lehen ministroa, Aaiungo gobernadorea eta Bucraako alkatea bertan zirela, Berangoko alkatearekin batera.

Joan den hilabetean, Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak berak bisitatu zuen Berangoko alderdi politiko guztien oniritziz errefuxiatuen kanpamentuetan eraikitako mota horretako zentroa.

Laster, erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzen ahaleginduko dira, aire girotu sistema jarriz. Kanpoaldean 50 gradutara heltzen dira
termometroak bertan.