2011/06/03

22 EKOIZLE TXAKOLIN EGUNEAN


Txakolin Eguna ospatuko du ekainaren 5ean Berangok. Tokiko 22 ekoizlek parte hartuko dute hamaikagarren edizioan eta antolatzaileek 700 botila jarriko dituzte, kopa erosita dohainik dastatu nahi duten guztientzat.

2009an mila baino gehiago saldu zituzten. Gainera, hainbat jakiren
dastaketa ere izango da. "2010eko txakolina kalitate onekoa izango da, urtetik urtera hobetuz doalako produkzio prozesua", antolatzaileen arabera.

Nagusien Etxeko plazak ekainaren 5ean hartuko du Berangoko Txakolin
Egunaren hamaikagarren edizioa. Beraiek hartzeko izan ohi den edari
gozoa probatzera emango diete bertaratutakoei. Txakolingileen
Laguntzaileak antolatutako jaialdian 700 botila banatuko dituzte
dohainik. Kopa oroigarria erostea nahikoa da horretarako.

Horretan gain, 70 kilo burruntzi-pintxo eta txorizo banatuko dituzte,
antolatzaileek beraiek prestatuta. Produkzio prozesuaren gaineko
esperientziak eta iritziak elkartrukatzeko aukera ematen die ekoizleei Txakolin Egunak. Ehunaka lagun batzen dira urtero.