2011/07/26

NAGUSIEN ETXEKO URTEURREAN JAIA



Uztailean amaituko dira Nagusien Etxeko bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Hilaren 27an, Cosme Naveda medikuak emango du hitzaldia Nagusien Etxean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da.

Bi egun beranduago, 29an, izango da azken jaia. 18:30ean hasita, Iñaki Uribesalgok alaituko du dantzaldia. Eta zer dastatu ere izango da: pertsona bakoitzeko, txorizo pintxo eta ardo baso bana banatuko dituzte. Euria egitekotan frontoian egingo dute, Nagusien Etxeko plaza aurrean izan beharrean.