2011/11/09

GAZTEGUNERAKO LOGOTIPO LEHIAKETA


18 eta 30 urte artean zaude eta 500 euro irabazi nahi dituzu?

Gazteguneko logotipo berria diseinatzeko lehiaketan parte hartu ezazu; Berangoko gazteentzako pentsatutako lokalerako irudia, alegia. Zure logoa aukeratuz gero, 500 euro irabaziko dituzu. Hori dela eta, parte hartzera animatu nahi zaitugu. Ez ahaztu zure lagunei esatea, eurek ere parte hartu ahal izan dezaten. Lehiaketaren oinarriak Berango Gazteak izaneko Facebook kontuan daude eskura. Diseinuak aurkezteko epea abenduaren 15era arte egongo da zabalik.