2011/12/14

BERANGOKO OSTIRAL MUSIKALA JAIO DIRA

Berangoko Kultur Arloak "Ostiral Musikalak" sustatuko ditu, hilabete
bakoitzeko hirugarren ostiralean, 19:00etatik aurrera, Berangoetako
kultur etxean ikus-entzunezko proiekzioa eskaintzea helburu duen
ekimena. Abesbatza handiak zein bakarlari eta orkestra ospetsuak izango
dira protagonistak, musika sinfoniko, zarzuela edota opera onenez
gozatzeko asmoz. Euskal musikari eta konpositore zein zuzendari
hoberenei ere tartea egingo zaie.
Mundu osoan izandako emanaldirik bikainenetako batzuk hartuko ditu
zikloak, musika maite duten berangoztarrek osatutako Grupo Pro Music
taldeari esker. Eurak arduratuko dira kontzertuaren aurkezpena egiteaz
eta, behin ikusita, solasaldia ere izango da.
Lehenengo hitzordua abenduaren 16an izango da; urte berriari ongi
etorria emateko gala, alegia. Ondokoak izango dira: Georges Bizet-en
"Carmen" operaren tarterik onenak; Sergei Rachmaninov-en Rapsodia
Paganiniren gai baten inguruan, piano eta orkestrarako; Pablo
Sarasateren "Fantasie du concert sur Carmen de Bizet, Op.25", biolin eta
orkestrarako; eta Johannes Brahms-en 5. Dantza Hungaria orkestrarako,
Berlineko Orkestra Filarmonikoaren eskutik, Claudio Abbadok zuzenduta
eta Donostiako Orfeoiaren parte hartzearekin.
Urtarrilaren 20rako "2000ko Europar Kontzertua" prestatzen dabiltza.
Ludwig Van Beethovenen do minorreko bederatzigarren sinfonia eskainiko da. Claudio Abbadok zuzenduta, Berlingo Orkestra Filarmonikoak bakarlariekin eta Suediako Irratiko abesbatzarekin emandako kontzertua izan da aukeratua.