2012/02/05

HOBARIAK KUTSATSEN EZ DUTEN IBILGAILUENTZAT

Elektrizitateak edo eguzkiaren energiak bultzatutako autoak zein ibilgailu hibridoak erosten dituzten lagunek hainbat hobari izango dituzte Berangon. Jasangarritasuna sustatu eta automobil-parkea berriztatzea da asmoa. Hori dela eta, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan salbuespenak onartu ditu 2012rako Berangoko Udalak.

Ibilgailu elektriko zein eguzkiaren energiak bultzatutako autoetarako %75eko beherapena izango da lehenengo bost urtetan. Hibridoetarako, berriz, %60ekoa; gasolina, diesel eta gas ibilgailua izan.