2012/03/02

ITXARTU ABESBATZAREN EMANALDIA


Algortako Itxartu Abesbatzaren emanaldia martxoaren 2an izango da, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Berango Antzokian. 1986an sortu zen José Luis Lejarza jaunaren zuzendaritzapean, euskal musika tradizioari eta polifoniari eusteko musikazale batzuk elkartu zirenean.

Aurrera egin zuen, ahots berriak sartu ziren eta 1996an abesbatza legez eratu zen, Itxartu Abesbatza izena hartuta, Teobaldo Guerrero jaunaren zuzendaritzapean. Itxartu Taldearen barruan dago eta 1997. urtean Bizkaiko Abesbatzen Elkartean sartu zen. Gaur egun, 35 ahots nahasiz osatutako abesbatza honen zuzendaria Jesus Andruejo jauna da.