2012/02/24

DONOSTIAKO ORFEOIAREN MAGIA


Ostiral Musikalen hirugarren zita otsailaren 24an izango da, Donostiako Orfeoia luxuzko protagonista izango dela (19:00). Berangoetako Kultur Etxeko ekitaldi aretoan proiektatuko dira aipatu taldeko ehungarren zein 110. urteurrenak ospatzeko kontzertuak.

Anoetako estadioan zuzenean egin zuten grabazioa. Donostiako Orfeoiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izan zuen lagun. Bestalde, aipagarria da errepertorioaren xarma, musika klasikoa ez den beste estilo batzuk gogoko dituztenentzat gozagarri: herri kantak ere hartzen ditu, Mikel Laboaren abestiak, Gutierrezenak, Olaizolarenak, eta abar. Victor Pablo Perez da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria eta Jose Sainz de Alfaro orfeoiarena.

Hirugarren ekitaldia dugu oraingokoa, aurreko biak harrera ona izan ostean: hurrenez hurren, 60 eta 100 lagunek parte hartu zuten. "Publikoaren erantzunak asebete gaitu", dio Juan Carlos Balerdik. Berarekin batera, musutruk lan egiten duten beste bort lagunek osatzen dute Grupo Pro Music taldea: Ignacio, Felix Lareki, Maria Jesus Bizkaia, Mertxe Basauri y Eva de Pablos.