2012ko Berangoko Inauteriak iratxo eta ipuinen munduan oinarrituta egongo dira. Mila koloretako pertsonaiek lekua daukaten fikziozko unibertsoa otsailaren 25ean zabalduko da. Kalejira arratsaldeko 6etan abiatuko da Berangoetako kultur etxean, frontoira heltzeko asmoz.
Simon Otxandategi kalean barrena iratxoak eta parte-hartzaileen imajinazioak sortutako pertsonai sorta osoa ibiliko da. Neska-mutilak hilabete honetan arituko dira mozorroak prestatzen Ludotxikian. Apur bat nagusiago direnek, berriz, begiraleen laguntza izango dute Ludotekan eta Ludoklubean. Adinekoek ere prestaketa lanetan dabiltza, ilusio handiz, Nagusien Etxean.
Gauzak horrela, aurrekoetan bezala, adin guztietako lagunak batuko ditu segizioak. Auskalok girotuko du kalejira pilotalekura heldu artean. Bertan, D’Traka taldeak jarriko du umeentzako animazioa, adin guztientzako diskoteka hasi baino lehen.
Otsailaren 26an Simon Otxandategi taldeko dantzariak izango dira protagonistak, Zuberoako Maskarada interpretatuko baitute, zanpantzarrekin batera. Ohiko lez, 11:15ean abiatuko dira Lantzartetik, ordu bi beranduago Sabino Aranara heltzeko. Bertan, txikiek hartuko dute taldeko nagusien txanda, frontoian dantza erakustaldia eskaintzeko asmoz.
INAUTERIAK
OTSAILAK 25
18:00 Mozorroen kalejira Kultur Etxetik frontoiraino, Auskalo-rekin (iratxoak, burezurra, barraskiloa...)
19:00 Haurrentzako dantzaldia. "Marin eroa", D’Traka taldearen eskutik, frontoian.
20:00 Adin guztientzako diskoteka frontoian, 22:00ak arte.
Txokolatada izango da.
OTSAILAK 26
Zuberoako Maskarada eta zanpantzarrak. Ohiko lez, Simon Otxandategi dantza taldeak zeharkatuko ditu Berangoko kaleak.
11:15 Lantzarte auzoa
11:30 Axgane auzoa
12:45 Karabigane auzoa
13:15 Sabino Arana kalea
Ondoren, dantza erakustaldia eskainiko dute taldeko txikiek.